PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA formazioa 2017-04-10
2017-18 ikasturtean, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileentzako "Psikomotrizitate erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen lanketarako" formazioa eskaini nahi du Hik Hasik. Horretarako, gutxienez, 13ko taldea, eta, gehienez, 15ekoa osatu behar da.
Mapi Urresti Ortiz psikomotrizista eta KUTTUN psikologia eta osasun emozional zentroko kideak eskainiko du formazioa. Izena ematea, apirilaren 30 arte www.hikhasi.eus helbidean.
Ehun eta hogeitabost orduko (125) formazioan elkarrekin txertatzen diren hiru alor terorikoak landuko ditugu: aukera berdintasuna, emozioen hezkuntza eta psikomotrizitate erlazionala. Hiru gai nagusi horiek marko teorikoa azaltzeko banatuko baditugu ere, gure formakuntza teorikoan momentu orotan egongo dira elkarrekintzan.
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1389