HIK HASI.COM
Pardela ez da kentzen, haurrak utziko du 2017-01-10
Pixoihala kentzea haurraren garapen-prozesuan urrats garrantzitsua da, baina ez da erraza. Gaitasuna eta gogoa behar ditu umeak; gaitasuna esfinterrak kontrolatzeko, aurre hartzeko eta eusteko; eta gogoa, aski erosoa zaion egoera bat utzi eta komun ezezagun batean txiza edo kaka egiteko laguntza eskatzeko.
Nork abiatzen du pardela uzteko prozesua, helduak ala haurrak? Umea erdigunean jartzen duten pedagogia eta filosofiek, hala nola Emmi Piklerrek edo Maria Montessorik, haurrari aitortzen diote bere bizi-prozesuen, eta beraz, pardela uzteko prozesuaren protagonismoa. Baina presak eta presioek, errealitateak eta eskolan hasteak edo 3 urteko gelan hasteak, edo gelako beste guztiek utzia izateak abiatzen dute, sarri, prozesua. Eta pardela uzteko prozesua beharko lukeena, pardela kentzekoa izan ohi da.
Pardela uzteko haurrak gogoa eta gaitasuna izan behar ditu. Haurraren garapen-prozesuan urrats garrantzitsu bat da esfinterrak kontrolatzea, baina ez da urrats erraza. Aski erosoa zaion egoera bat baztertu eta komun ezezagunetan, jolasa gelditurik, irakasleari lagun-tza eskatuta txiza edo kaka egiteko determinazioa hartzen du pardela uzten hasten den haurrak; eta gaitasuna ere garatu behar du esfinterrak kontrolatu ahal izateko. “Hara! Txizagurea daukat!, eutsi egin behar diot, jolasa utzi eta irakasleari esan behar diot komunera lagun nazan”. “Pardela uztea, esfinterrak kontrolatzea, ez da ikasten den zerbait, garatzen den gaitasun bat baizik”, Judith Kelemen Budapesteko Loczy institutuko hezitzailearen hitzak dira, Emmi Pikler pediatra handiaren kide eta ikaslearen hitzak. Pardela uzteko unea haurraren garapenean zeinen garrantzitsua den erakusten dute Kelemenen hitzek.
Beraz, zein litzateke helduaren rola pardela uzteko prozesuan? Bada, filosofia-ildo hauen arabera, behatzailearena batetik: helduak adi egon behar du haurra noiz dagoen prest pardela uzten hasteko, garbi izan....
http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1335