domingo, 29 de enero de 2017

Ezin aspertu

Ezin aspertu

Haur askok erabat lotua izaten dute eguna, eta, maiz, apenas duten denbora librerik jolasteko eta atseden hartzeko. Horrek guztiak eragina du haurraren garapenean. Aditu guztiak bat datoz esatean haurrek denbora behar dutela egunero euren kabuz ibiltzeko eta esperimentatzeko.
Argazkia: ARANTZA ITURBE CARDONA
2017-01-28 / Nagore Etxeberria
Jaiki, jantzi, gosaldu, eta eskolara. Bazkalostean, berriro eskolara. Eta, irtetean, jarduera andana: musika, dantza, kirola, marrazketa... Konturatzerako, etxeratzeko ordua. Afaldu, eta lotara. Haur askok eta askok ez dute ia denborarik euren erara ibiltzeko eta nahi dutena egiteko.

Eguna eta bizitza hain antolatuak izatea ez da batere ona inorentzat, ezta haurrentzat ere. Iritzi horretakoa da Leire Iriarte psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea: «Ekintza guztiak egituratzeak eta jarduera guztiei ordutegi bat jartzeak ez dio mesederik egiten haurrari eta haren garapenari. Haurrek ikasi egin behar dute bere denbora nola bete, eta gauza berriak...

http://www.berria.eus/paperekoa/1829/038/001/2017-01-28/ezin_aspertu.htm